Zirrara pizten duten espazio berriak sortzen - Liburutegia

HH eta LH 1.zikloko ikasleek liburutegi berria estreinatu dute. Ilusioz beterik, zirrararen botoia piztuko duen espazio bat atondu dugu…eta gure ikasleek ilusioz beterik espazio hori berea egin dute. Liburuak altxor bihurtuko dituen espazioa. Astean behin literaturarekin lotutako esperientziak elkarbanatuko dira bertan; irakurketa saio goxoak egingo dituzte eta ipuin xarmangarrien kontaketak.

LIBURUTEGIKO ALTXORRAK