Datorren urtarrilaren 16an Lizeoko Haur Hezkuntza ezagutzeko Ate Ireki Jardunaldia antolatu dugu. Santo Tomas Lizeoa ikastolaren hezkuntza proiektua, antolaketa eta espazioak ezagutzeko talde txikien arteko ibilbideak antolatuko ditugu. Jardunaldia 10:30ean hasiko da Haurtzaindegi egoitzan eta 12:30ak arte aurreikusten den arren, amaiera malgua izango da bakoitzaren interesen arabera.