STL-IKT Mantenu-zerbitzuaren funtzionamendua

(Aurrez-aurreko jarduera-debekuaren aldirako)

• Ikasleen edozein ordenadore-matxura dela eta, berehala, korreo elektronikoa bidali behar zaie tutoreari eta xezeiza@stomas.eu gertatzen ari dena idatziz argituz.

xezeiza@stomas.eu–k mezua itzuliko du ekipo estropeatua entregatzen hasteko lehen eguna adieraziz (8:30-13:30 ordutegian). Funtzio hau heldu batek bete behar du beti.

• Ekipo matxuratua STL Harreran aurkeztuko da eta aldi berean ordezkoa eskuratuko da.

• Behin ekipoa konpontzea lortzen denean, xezeiza@stomas.eu–k mezua bidaliko die ikasleari eta tutoreari eta e-postaz aldaketarako eguna hitzartuko da. Oro har, familiari astebeteko epea eskainiko zaio zein egunetan pasa ahal izango duen adieraz dezan.

• Beti ere, desplazamenduak ikastola bertan diharduen IKT zerbitzu teknikora joateko direla argudiatu behar da.

Santo Tomas Lizeoko Zuzendaritza