Seaskako egutegiak salgai

Urteroko moduan, garai hauetan, SEASKA izeneko Iparraldeko Ikastolen Elkarteak urte berrirako egutegiak argitaratzen ditu, saldu eta diru txiki bat biltzeko asmoz. Egutegi politak dira kolorez eta diseinuz, etxeko sukalde nahiz seme-alaben geletan zintzilikatzeko egokiak eta prezioa 4 eurokoa da.

Hartzeko interesik bazenute, eskatu idazkaritzan.