Oxford Test of English

Lizeoa Oxford Unibertsitateko azterketen zentru akreditatzaile bihurtu da. Hemendik aurrera ingeleseko A2, B1 eta B2 tituluak lortzeko aukera Lizeoan bertan emango da. XXI. menderako metodologia berri honek, Oxford Unibertsitateak ziurtatzen duen kalitate onaz gain, arintasuna, malgutasuna eta egokitzapena ere eskeintzen ditu.

Nazioarte nahiz nazio barneko unibertsitate eta erakunde garrantzitsuek onartzen duten titutuak eskeintzen ditu Oxford Unibertsitateak. Azterketa metodologia honek beste eredu batzuekiko abantaila aipagarriak ditu:

  • Arintasuna: Titulua lortzeko, Reading, Listening, Speaking eta Writing ariketak jasotzen dituen 2 orduko azterketa bakar bat egin ondoren 14 egunetan emaitzak eskuragarri izango direlako. 
  • Malgutasuna: %100 on line delako eta ikasleak lau atalen ordena aukeratzeaz gain, hauetako baten bat gainditzen ez badu, hori bakarrik errepikatzeko aukera duelako. 
  • Egokitzapena: Azterketa bakar baten bitartez A2 edo B1 edo B2 maila lortu dezakeelako ikasleak. 

Argibide gehiago Oxford-en webgunean: www.oxfordtestofenglish.es