You are here

Osasun zaintzarako protokoloa Hezkuntzan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ikastetxeetan jarraitu beharreko gomendio, neurri eta jardun-arauak zabaldu ditu. Ondorengo dokumentuen helburua higiene-neurriak indartuz koronabirusaren transmisioa ekiditea da.

Azpiko bi loturetan informazio guztia egon arren, azpimarratu beharreko puntu batzuk hauek dira.

Zer egin behar da transmisio eremuetatik ikasle taldeak itzultzen badira? Sintomarik ez badute, ikasleei ez zaie eskolara joatea mugatuko.

Zer egin behar da kasu baten susmoa izanez gero? Familiari jakinaraziko zaio ikaslearen bila joan dadin. Familiak 900 20 30 50 telefonora deituko du egoeraren baloraketa eta jarraibideak jasotzeko.

Zer egin behar da kasu bat baieztatzen denean? Zaintza Epidemiologikoko Unitatea ikastolako zuzendaritzarekin harremanetan jarriko da jarraibideak emateko.

PREBENTZIO GOMENDIOAK

PROTOKOLOA