Nor da XXI. mendeko Elkano?

Primus circumdedisti me. Horixe da, Elkanotarren armarrian agertzen den goiburua, Getariako nabigatzaileak 1522an Magallanesen agindupean hasitako abentura amaitu zuenetik.

DBHko 2. mailako ikasleek odisearen hainbat esparru aztertu dituzte proiektuan, askotariko informazio-iturriak erabiliz. Espedizioaren benetako dimentsioa ulertzea da helburua. Behin gaian "aditu" bihurtuta, beren ezagutzak partekatuko dituzte Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin, eta, horretarako, hainbat tresna sortuko dituzte.Atazaren amaieran, Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzak aukeratuko du, bere ustez, nor den XXI. mendeko Elkano.

XXI. MENDEKO ELKANO