Mugikortasun plana

eurriak

Oinarrizko Planak

Aparkaleku banaketa

Kontrolpeko aparkaleku erreserbatuak

STL mugikortasun planaren lehen fasea

Neurriak

Datozen egunetan, ikastolaren kideon onerako –zerbitzu hobeak izateko– diren lanak hasiko dira. Ez dugu gogoko ikasturtean zehar obrak egitea, baina atzerapen administratibo handiak sufritu ditugu eta, oraingoan, ezinbestekoa da HHk eta LHk partekatzen duten egoitzaren aspaldiko premiak hobetzeko eta, bereziki, Jantoki zerbitzuan ditugun zenbait muga gainditzeko. Beraz, Barandiaran-berri ondoko aparkalekua itxi beharko dugu. Hartara, datorren ikasturterako prest egongo dira zerbitzu berriak: 900m2ko jolastoki estalia irabaziko dugu, beste 900m2 aipatu premiei erantzuteko eta erabilera anitzeko azken 700m2 terraza batean.

Horrek guztiak eragozpenak ekar ditzake haurrak Lizeoan uzteko eta jasotzeko garaian, eta, batez ere, autoen luzerako aparkaldietan. Hori dela-eta, ondoko neurri berriak hartu behar izan ditugu:

1. Orain arte bezalaxe eta bereziki garrantzitsua hemendik aurrera: Santo Tomas Lizeoaren espazioak irekiak daude ikasleak uzteko eta jasotzeko premiei eusteko. Baina, azalduko diren erreserba planez aparte, ez dago tokirik gurasoen autoak luzaroan aparkatzeko.

2. Eskertuko dugu, inoiz baino gehiago, ikasleak uzteko eta jasotzeko denbora-tarteak ahalik eta laburrenak izatea eta, bereziki, errespeto guztiz zaintzea autobus kolektiboen lehentasuna. Beti ere, oso jarrera zuhurrak espero ditugu.

3. Sor litezkeen eragozpenak gainditzeko, neurri zorrotzak aurreikusi behar izan ditugu. Esaterako, asko mugatu dugu pertsonalaren aparkatzeko tokia; eta ikastola-sarrerako eremuetara eraman da, gorago egiterik gabe. Horrek berekin ekarri du langile askok auto propioz etortzeari uztea, eta ondorioz leku gehiago egotea. Hortaz, zinez eskertu nahi dugu langileen jarrera, jakitun baikara zer-nolako traba eta deserotasun hartuko duten bere gain.

4. Aparkatzeko berariazko beharrak kontuan izanda (gurasoek tutoreekin dituzten hitzorduak eta bestelako eginbeharrak, profesionalen eta hornitzaileen joan-etorriak...), kontrolpeko plaza erreserbatuak desberdindu dira Batxilergoko egoitzaren ondoan. Horien erabilera zuzena eskatzen diogu komunitate osoari.

5. Ohiturak eguneratzen hasi garela, aparteko deia egin nahi dizuegu 16:45etik aurrera autoa Lizeoan uzten duzuen gurasoei: ezin dugu onartu gaizki aparkatutako autorik egotea. Hau da, ulergarria da haurrak uzteko eta jasotzeko garaian, zailtasunak ekiditeko, ibilbide eta errotonden inguruak baliatzea, baian horiek ezin dira luzerako aparkalekutzat hartu. Jarrera eredugarria erakutsi behar dugu denok seme-alaben aurrean.

6. Beste dei berezia egin nahi dizuegu, era berean, ikasle helduen gurasoei (norberak finkatuko du autonomia maila hori). Ikasle hauekin gehiago erabil daitezke ikastolara hurbildu eta "sartu gabeko" uzteko eta jasotzeko erabilerak (Berio pasealekuaren oinezkoentzako sarrerara, kasu). Uste dugu ikasle asko eta asko horretarako gauza direla.

7. Neurri hauek behin-behinekoak izango dira etengabe, egunerokotasunak erakutsiko digunaren arabera. Haurrak Lizeoan uztea eta jasotzea lehenetsiko dugu, baina horrek ez du zerikusirik luzerako aparkaldiak bultzatzearekin.

8. Aldez aurretik, eskerrik asko. Badakizue zuen laguntza eta prestutasuna neurririk hoberenak direla.

 

STL Aparkaleku Plana Oinarrizko Irizpideak

 

 

  • Ikastolaren baliabideen lehen helburua eskola-zerbitzuak hornitzea da. Eremu estalien lehentasuna ikasleen ongizatea babestea da.
  • Eskola-giroa eta segurtasuna dela eta, Ikastolaren funtsezko mugikortasun-erabilera oinezkoena da. Zenbat eta eredu peatonalagoaerabili hobe.
  • Dugu dimentsioagatik, mugikortasunaren gai honi begira, Eskola Garraioaren egonkortasuna eta bere sustapena ahalegintzea erabateko lehentasuna dira.
  • Daukagun kokapenagatik lehentasunezkoa da ikasleen “karga/deskarga” erabilerak eskaintzea eta horretarako gurasoen espazioak etaorduak arautzea (ez horregatik aparkalekuak).
  • Aparkalekura bereziki doituak ez dauden espazioak ez dira aparkaleku.
  • Desiragarria da profesionalen ongizatea babestea mugikortasun erabilera pertsonalak lagunduz, beti ere, ikastolaren lehentasunakbegirunez kudeatu ondoren.
  • Aparkaleku soluzio partikularren kudeaketa eta zaintza interesatuen artean bidera daitekeen programa da. Alegia, autonomiaz antolatzen utz dakieke ikastolaren lehentasunekiko begirunez.
  • Martxa jarri ondoren ere, lehen eredua edozein dela ere, etengabeko doiketakegin ahalko zaizkio irizpide hauen arabera eta benetako egoerak kontuan hartuta.

 

 Aparkaleku banaketa

 

Kontrolpeko aparkaleku erreserbatuak

 

 

STL Mugikortasuna planaren lehen fasea

Irizpideen hedapena (2019-01-10)

 

1-      OINARRIZKO IRIZPIDEAK

-Eskola-giroa eta segurtasuna dela eta, Ikastolaren funtsezko mugikortasun-erabilera oinezkoena izan behar du. Oinezko eredurantz joan behar du ikastolak.

-Mugikortasun Plana aldika doituko da, benetako egoerak kontuan hartuta eta beti Peatonalizazio programan aurrera eginez.

-Ikastolaren baliabideen lehen helburua eskola-zerbitzuak hornitzea da.

-Ikastolaren berrantolaketa honekin egun arteko hainbat erabilera aldatu egingo dira. Hauxe litzateke oinarri-oinarrizko eskema:

 -Lizeoaren kanpo-inguruari dagokionez, oinezkoen erabilerak sendotzeko kudeaketak egingo ditu ikastolak udal mailan. Hala nola, ohiko bidezidorraren zein igoeraren espaloien hobekuntzak.

-Dimentsioagatik, mugikortasunari begira, Eskola Garraioaren egonkortasuna eta bere sustapena erabateko lehentasuna dira.

-Kokapenagatik, lehentasunezkoa da ikasleen “karga/deskarga” erabilerak eskaintzea gurasoei, baina –orain arte bezala- ez horregatik aparkaleku iraunkor eta libreak.

-Oinarrizko antolaketak gurasoei eskainitako karga/deskarga eremuak ziurtatuko ditu eta hurrengo garapen faseetan horien ordutegiak eta arautegiak doituko dira.

-Aparkalekura bereziki doituak ez dauden espazioak ez dira aparkaleku. Hain zuzen ere, gainera, aparkatzeko bi eremu bereiziko dira:

      • Aparkamendu erreserbatu edo mugatuak, erabiltzaile anitzentzat
      • Aparkamendu libre edo partikularrak, ikastolaren profesionalentzat

-          Desiragarria da profesionalen ongizatea babestea eta bere premia pertsonaletan laguntzea. Hortaz, mugikortasun erabilera anitzak bultzatuko dira, hala nola, autobusen erabilera sustatuz eta behar adina bizikleta zein motorren aparkalekuak bermatzen saiatuz.

    • PROFESIONALEN AUTOBUSEN ERABILERA
      • Ohiko baldintzetan: Doakoa, baina aldiro bakarrik leku libre izanez gero eta zerbitzu arduradunarekin aurrez hitzartzen joanez. Alegia, plaza ziurtasunik gabe.
      • Urteko plaza ziurtatuz: Kuota bidez, jangelako politika ekonomiko bera erabiliz. Alegia, ikasle-ekarpenaren %33eko hobariarekin.

2-      APARKALEKU ERRESERBATUAK ( ±15)

-Eremu erreserbatuan berariazko aparkalekuak desberdinduko dira eta espreski identifikatuak eta arautuak egongo dira.

-Zuzendaritza-taldeak zehaztu eta koordinatuko ditu aparkaleku horien kudeaketa irizpideak eta Kontseiluak berretsiko. Lehen irizpide bezala, plazak Sailka banatuko dira eta, oro har, HH, LH, BH, EzIrak sailburuen eta zuzendariaren ardurapean egongo dira.

-Lehen aurreikuspenetan eta azken doiketaren zain:

    • HH Sailburuak: berea + 1,
    • LH Sailburuak: berea + 2,
    • BH Sailburuak: berea + 3,
    • EzIrak Sailburuak: berea + 3,
    • Zuzendariak, bisitarien eremuan, berea+2
    • eta Gurasoentzat beste 4.

 -Berariazko zeregin eta mugikortasun premiak dituztelako eta antolaketa ardura hauek esleitu zaizkielako kudeatzaile-talde horrek karguari dagokion plaza bana erabili ahalko du.

3-      APARKALEKU LIBREAK (34)

-Antolaketa lehen ahalegin batean, ikastolak plaza horiek erabiltzeko interesatuen arteko Autokudeaketa Eredua proposatzen du.

-Eredu hori gauzatzeko interesatuen errolda irekiko da eta horien arteko dinamikak sustatuko dira kontsentsuz edota gehiengoz talde hori, oinarrizko irizpideekiko begirunez, bere arautegia finkatzera iritsi dadin.

-Beraz, irailaren hasiera bitartean, Kontseiluak dei egiten die profesionalei gogoeta eta auto-antolaketara aipatu arautegia aurkez dezaten.

-Ezinbestean, inork ezingo ditu aparkatuta ziurtatu autoa eta motorra aldi berean ikastolan.

4-      KOMUNIKAZIOA ETA PLANGINTZAREN JARRAIPENA

-Behin Kontseiluak Oinarrizko Plana eta irizpide hauek onartu, Profesionalen, Gurasoen eta ikastolaren gainerako Kolaboratzaileen artean komunikatuko dira.

-2018/19 ikasturtean karga-deskarga plangintzari dagokion arautegia garatuko da.

5-      PROFESIONALEN ARTEKO APARKALEKU AUTOKUDEAKETA EBAZPENA

-Galdetegi eta gogoeta desberdinen emaitza bezala profesionalek dagokien espazioa “azpitaldeak banatu eta aparkalekuak esleitzea” moduan finkatu dute. Plaza eskatu dutenen arteko proportzioak honela geratu dira:

Taldeak

Plazak

Administrazioa

1

Bus begiraleak

2

Jangela (STL)

3

HH

5

LH

7

BH

10

Kirolak

3

 

Taldeak

 

Plazak

Bus txoferrak

2

Jangela (Ausolan)

Sukalde atzeko eremua

Garbitzaileak

1

 

- Azpitalde bakoitzak erabakiko du dagokion plaza kopurua nola kudeatu. Azpitalde bakoitzeko gestio arduraduna finkatu da izena emandako taldekideekin harremanak bideratu eta esleitutako plaza kopuruaren kudeaketa egiteko.

-Berariazko kudeaketa taldeak bereganatu zituen zereginak honaino ekarri esan du eta horretan uzten dituela adierazi. Gainera, taldearen aburuz, aurrerantzean, ikasturtero ireki beharko da izena eman eta esleipenak berrikusteko aukera. Lan hori kudeatuko duen talde eguneraketa beharko dela ere adierazi da. 

-Eredua martxan jarritakoan ikastolan bakarrik auto baimenduak onartuko dira. Alegia, ezingo da onartu akreditazio landurik gabeko profesionalen autoen aparkatze ahaleginik ikastolan (beraz, praktika gehienetan, sarrerarik ere ez).

-Akreditazio idatzi horiek bi iturburu izango dituzte:

  1. Ikastolaren plaza erreserbatuetan (ikastolaren goi partean): Premiak aurrez justifikatuz, interesatu bakoitzak aldiko-aldiko dagokion zerbitzuburuarekin aukera lotuko du.
  2. Profesionalei eskainitako aparkalekuak (ikastolaren behe partean): Aparkatzera etorritako auto/matrikula bakoitzak dagokion azpitaldearen esleipen-ziurtagiri idatzia (kolektiboa edo banakoa eta) aurrez aurkeztua eta ikastolak onartua izan beharko du.
  3. Agiri horien faltan auto-sarrera guztiak irregularrak kontsideratuko dira, salbuespenik gabe.

-Ikus (1) Eranskina

6-      LIZEOAREN PLAZA ERRESERBATUAK. KUDEAKETA IRIZPIDEAK

-Kudeaketa-erregistro bakarra erabiliko da kasuak eta ebazpenak partekatuz irizpideak doitzen etengabe jarraitzeko. Esparru bakoitzaren arduraduna besteekiko autonomian arituko da oinarrizko irizpide bateratuen jarraipenean.

-Oso epe motzekoak bezala, baimenak epe luzekoak izan daitezke. Baina luzeenean, ikasturtekoak. Azken kasu honetan, lanpostuaren etengabeko premien balorazio esplizitua partekatu beharko du arduradun taldeak.

-Kontrajarrian, lehentasun gehiago izango dute Ikastolak berak eragindako mugimendu beharrek (zerbitzu mota, prestakuntzak, mintegiak…), interes pertsonalkoek baino (agiri pertsonalen kudeaketa, kontsultak…).

  1. Interes pertsonaleko zergatiei dagokionez, lehentasun gehiago izango dute lan eskubide izaera dutenek.
  2. Maila bereko eskarien metaketa kasuetan, eskarien hurrenkera kronologikoak aginduko du. Mailaketa horretan, irakasleei dagokionez, lanerako mantenduko den ikas-saio kopurua izango da beste lehenespen irizpidea.

-Baimenek ez dute inoiz eskubide izaerarik iritsiko, ez erabilera luzeetan, are gutxiago ebazpen solteetan.

-Eskarien baieztapenak bi epe izango ditu.

                 i.      Lehen behin-behineko baieztapen fasea: Bestelako konpromisoen aurreikuspenean.

                 ii.      Azken behin-betiko fasea: Erabileraren aurreko azken hamabost egunekoa. Zergatia edozein dela ere, bigarren epe honetan baimenak finkatu egingo dira eta ez dira berrikusiko.

-Eremu bateko plazak agortuta eta konpromisoak hautsi aurretik, premiak hala eraginda, arduradun batek beste eremuetako plazarik eskatu ahal izango du.

  1. Eremu hartzailearen konpromisoak, edonolakoak izanda ere, erabateko lehentasuna izango dute “kanpo” eskariarekiko.
  2. Lehen aukeran, zuzendariaren menpeko plazak ahalbideratuko dira horretarako. Eremu gehiagotan eragin behar bada, plaza gehien dituenetik gutxien dituenera egingo da errebisioa.