Martxoaren 25tik aurrera saio birtualak

Martxoaren 25etik aurrera Lizeoko ikasleek aurrez aurreko saio birtualak izango dituzte. Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleen harremanaren helburua gertutasuna adierazi, aurpegiak elkar ikusi eta agurtzea izango da. Lehen Hezkuntzan mailak aurrera egiten duen heinean elkar ikusteaz gain, bereziki azken mailetan, azalpenak jaso eta zalantzak argitzeko erabiliko dira saio birtualak. Bigarren Hezkuntzan ere, DBH nahiz Batxilergoko ikasle eta irakasleek harreman estua izaten jarraituko dute.