Lizeoko Erronkariak Kilometroan

Igandean Kilometroak ospatu ziren Zarautzen eta Lizeoko 3. DBHko 12 ikaslek hartu zuten parte Erronkako probetan. Hasiera makal xamar hasi zuten arren, amaierako probetan izugarrizko abilezia azaldu zuten. Surfean eta batez ere hondartzako aldapan gora, beste ikastoletakoak baino azkarrago eta hobeto aritu ziren eta amaitzeko… marmitako goxo-goxoa prestatu zuten bazkari bezala. Epaimahaiko kide guztiek errepikatu zuten gure ikasleen marmitakoa eta batek baino gehiagok errepikatu zuen! Zorionak gure erronkariei eta segi hain jator!

LIZEOKO ERRONKARIAK