Lizeoa sarean zabalik

Ezohiko egoera honen aurrean ikastolatik ahalik eta funtzionamendu eraginkorrena bermatzen saiatzen ari gara. Lizeoko langileak erronka honi aurre egiteko modu koordinatuan lanean ari gara. Gure helburu nagusia ikasleen ikasketa prozesua ez etetea da. Horretarako hainbat neurri hartu ditugu, eta etorkizuneko beharren arabera beste batzuk ere hartu eta komunikatuko ditugu. Ikasketa-irakasketa elkarlanean ematen den prozesu bat izanik, ikasleek, kasuan kasu gurasoen laguntzarekin, lan ohitura egokiak mantentzea ezinbestekoa izango da.

Ikastolaren funtzionamenduari dagozkion oharrak:

  • Ikastola 8:15-15:00 bitartean zabalik mantenduko da. Hala ere, ahal den heinean komunikazio telefoniko eta telematikoak lehenetsiko dira.
  • Lizeoko zuzendaritza-taldeak eta ikastolaren funtzionamendu egokia bermatzeko ezinbesteko diren langileak ikastolan bertan jarraituko dute lanean. Lan-talde nagusiak ordea, bere zereginak baliabide telematiko bidez etxetik burutuko ditu.
  • Tutoreek familia eta ikastolaren arteko lehen bitartekari izaten jarraituko dute.