LH 3. MAILAKO (1 GO URTEKO BENJAMINAK) ESKOLAKO KIROL JARDUERA

LH 3. MAILAKO (1 GO URTEKO BENJAMINAK) ESKOLAKO KIROL JARDUERA
Ondorengo lerro hauetan; kirol praktika lehenengo urratsak emateko aukera eskeintzearekin batera, antolatutako kirol jardueren programa azaldu nahi genizueke.

PROPOSAMENA:
Ikasturtean zehar, kirol anitzak ezagutzeko aukera izango dute. Taldekako zein banakako kirolak landuko dituzte; areto futbola, saskibaloia eta, hockeya alde batetik,eta herri kirolak,,atletismoa, euskal pilota bestetik.

ANTOLAKETA:
Astero entrenamendu saio bakar bat izango dute; eguerdiz eta hurrengo orrian agertzen diren larunbatetan aukera izango dute landutako kiroletako lehiaketa - festara Lizeora etortzeko.

Ikasturtean zehar aipaturiko kirol ezberdinak ezagutzen joango dira gela bakoitza bi talde mistoetan banatuta.

Honetaz gain, Larunbatetan ospatuko ditugun txapelketa-festetan taldekako eta banakako kirol bana landuko dute aldiro antolatutako talde misto eta murriztuetan. Talde hauek gela ezberdinetako ikasleekin osatuko dizkiegu saio bakoitzean taldeak aldatuz.

Txapelketa egunetan kamiseta txuriarekin etorri beharko dute eta taldeak bereizteko, guk emandako kolorezko peto ezberdinak erabiliko dituzte.

OHARRAK:
A eta B geletako ikasleek; osteguna izango dute entrenamendu saio eguna.

C eta D geletakoek aldiz; ostiralean.

Kirol saioetan parte hartzeko, kirol jazki egokia erabiltzea eskatzen zaie. Aldagelak erabilgai izango dituzte urte osoan. Aldatzeko erropa ekartzea beharrezkoa izango da.

Entrenamenduen ondoren bazkaltzeko denbora dute. Jangelakoak beti bezela jangelan eta etxekoak jangelan bertan azpiko solairuan.