You are here

A la ville de ...

Aste honetan Batx 1eko Gizarte Zientzietako ikasleek "A la ville de.." proiektu interdiziplinarra garatu zuten. Bertan, 1924. urteko Olinpiar Jokoen egoitza zein hiriri esleitu erabaki behar izan zuten. Lau hiri hautagai aurkeztu ziren gelan eta ikasle-talde bakoitzak hiri baten defentsa eraiki zuen. Bosgarren taldeak, Nazioarteko Olinpiar Batzordearen papera zuenak, argudio guztiak entzun eta hirien arteko debatearen ostean, bere erabakia jakinarazi zuen.

1924ko Olinpiar Jokoak izan ziren "A la ville de ... Viena!"