Kristinaeneako ekosistema

Pasa den astean LH3.go ikasleak Kristina-enea parkeko ekosistema behatzera eta informazio jasotzera joan ziren. Landaredia eta animaliak arretaz aztertzen aritu ondoren, lagunartean bazkaldu eta inguruan jolasteko aukera ere izan zuten, autobusa hartu eta ikastolara itzuli aurretik. Egun polita izan zen!

KRISTINAENEAKO EKOSISTEMA