Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan sarituak

Ugari  izan dira 31. Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan parte hartu duten Lizeoko ikasleak. Horien artean batzuk aipamen berezia eta beste batzuk saria irabazi dute. Naiara Larrarte Ramirezek Iñork nahi ez zituen zapatillak ipuinarekin, Malen Illarregi Ansoaldek Ametsetan mikroipuinarekin eta Ainhoa Alzuri Iturbek Nire biloba mikroipuinarekin saria irabazi dute. Bestalde, Harriet Goñi Kortajarena, Malen Izeta Egizabal, Ander Fano Corta, Maddi Eceiza Badiola, Telmo Illarregi Ansoalde eta Jone Odriozola Beitiaren lanek ere aipamen berezia izan dute. Zorionak parte hartu, aipamena jaso eta sarituak izan diren guztiei!