Kilometroak - Arropa salmenta

2021eko Kilometroak Goierrin antolatuko ditugu. Ezohiko garai honetan Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza Ikastolek plaza emango diote Kilometroei.

Ez dira jai erraldoi eta jende multzo handitarako garaiak, baina gurea den auzolan eta auto-antolakuntzarako tradizioari eutsiz, Gipuzkoako Ikastolok aurtengo Kilometroak aurrera ateratzeko konpromisoa hartu dugu.

BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean ekin diogu aurtengo ekitaldiari. Batera, Gipuzkoako Ikastola guztien konpromisoarekin. Bagara, Ikastolok badugulako izaera propioa eta aurtengo plaza izaera horren aldarrikapena izatea nahi dugulako. Bat gara, eredu bakarra, hezkuntza eredu propioa Euskal Herriko zazpi herrialdeetan. Osotasunaren zatia direlako gure ikastolak.

Leloa eta logotipoa baditugunez, urtero bezala arropa salmentari ere ekingo diogu. Aurtengoa ere berezia. Hamabost egunetako kanpaina izango da, apirilaren 28tik maiatzaren 10era. Kilometroetako online dendan egin ahal izango da erosketa eta norberak bere ikastolan jasoko du egin duen eskaera.

KATALOGOA

ONLINE DENDA