Jarri zure Tanta ikastolen proiektu pedagogikoak sustatzeko

2021eko Kilometroak festaren antolaketaren ardura Gipuzkoako ikastola guztien artean hartu dugu. Jaialdiaren egunean bertan zein urtean zehar antolatutako ekintzetan bildutako diruei esker, ikastolek proiektu pedagogiko ezberdinak garatzen ditugu.

TANTA egitasmoa ikastolen jaiak finantziatzeko sortutako ekimena da, besteak beste, handiak direlako antolaketa gauzatzeko premiak. Are gehiago azken ekitaldi hauetan, pasatakoa eta datorrena, pandemiak sortu dituen eragozpenengatik. Ikastolen jaiek elkartasun txartelak egitea erabaki dute, eta TANTA (5€) sortu dute. Lizeoak talde bateratuan eskatuko ditu txartelak.

JARRI ZURE TANTA formulario honen bidez.

Hiruhileko hau amaitu arte irekita egongo da. Ondoren, denak batera ekarriko dira ikastolara, bertatik banatuko dira eta dirua kontutik pasako da kobrantza. Ikastolen Euskararen festek laguntza behar dute. Anima gaitezen!