Itsas kulunka, haurrentzako album ilustratua

Santo Tomas Lizeoko bi irakaslek elkarlanean, 8 urtetik gorako haurrentzat album ilustratu bat kaleratu berri dute.

Junkal Lertxundi Panaderok, istorioa idatzi, eta Ainhoa Aranburu Urruzolak ilustratu du.

Kontxako badian gertatzen den istorio xume, bezain hunkigarria da hau. Aitona Patxi, haren bilobak, Klara eta Itsasoa bidelagun dituztela, gaztetxoek arrantzaleek itsasoarekin duten harreman konplexua ezagutuko dute. Itsasoa arrantzaleentzat lanbide bat baino gehiago, sentitzeko modu bat delako. Itsasoaren urdinak txuri-beltzeko ilustrazioak betetzen ditu, albumaren orriek uraren zipriztina eta kresalaren usaina sentiaraztea lortzeraino.

Edizio zaindu eta dotore bat egiteko ikastolako guraso diren Gráficas Lorea-eko arduradunen laguntza izan dute.

Albuma aurrera ateratzeko Untzi Museoaren babesa izan dute, eta dagoeneko prentsa aurreko aurkezpena arrakasta handiz egin dute.

Jende aurreko aurkezpena otsailaren 22an, 18:30etan Elkar liburu dendan izango da (Fermin Kalbeton, 21). Bertan autoreak egongo dira bi musikariez lagunduta. Itziar Etxegia bibolin jolea (ikastolako irakaslea hau ere) eta Idoia Oteiza piano jolea, albumaren aurkezpenerako abesti eder bat sortu duena.

Zorionak gure lankideei sormen lan honengatik!

ITSAS KULUNKA