Industria Eguna

Adegik antolatutako Industria eguna ekimenaren barnean, DBH 4. mailako Ekonomia ikasgaiko ikasleek, lehenik Lizeoko ikasle ohia den Joseba Egañaren Kendu enpresa bisitatu zuten. Gaur egun, Kenduk 5 herrialdetan ditu bulego eta fabrikak eta bere barne 130 enplegatu. Apple, Zara, Disney eta antzeko enpresen denda-eskaparateetako materiala ekoizten dute.

Ekimenari amaiera emateko Kursaalean bildu ziren, beste Gipuzkoako 20 ikastetxerekin batera.

INDUSTRIA EGUNA