Ikastolen elkarteko udalekuen izen ematea zabalik

Koronabirusaren zabalkundearen ondorioz, Euskal Herri osoan ez-ohiko neurriak hartu behar izan dira. Ikastolen Elkarteko aisialdi taldeak ere neurri bereziak hartu ditu eta gauzatzen dituen zenbait egitasmoetan aldaketak egin behar izan ditu.

Hala ere, uztailean antolatzen dituen udalekuen izen-ematea zabalik jarraitzen du. Izen-ematea burutzeko bitartekoak www.aisialdia.eus web gunean aurkituko dituzue. MATRIKULATU klikatuz  2 aukera izango dituzue:

1.-ON-LINE matrikulatzeko aukera.

2.-Web gunetik matrikula fitxa jeitsi eta bete ondoren e-postaz aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidera bidali dezakezue.

Informazio gehiago behar izanez gero,  aisialdia@ehi.ikastola.eus helbidera idatzi edo 688 811 154 telefonora deitu dezakezue.

Koronabirusak zabaltzen jarraitzen badu eta horren ondorioz Ikastolen Elkarteak udalekuak bertan behera uztea erabakiko balu, matrikula egiterakoan ordaindutako dirua itzuli egingo zaizue.

ANIMATU ETA UDALEKUETAN IZENA EMAN!