You are here

Haur Hezkuntzako ate irekiak urtarrilaren 16an

Etiketak:

Datorren urtarrilaren 16an Lizeoko Haur Hezkuntza ezagutzeko Ate Ireki Jardunaldia antolatu dugu. Santo Tomas Lizeoa ikastolaren hezkuntza proiektua, antolaketa eta espazioak ezagutzeko talde txikien arteko ibilbideak antolatuko ditugu. Jardunaldia 10:30ean hasiko da Haurtzaindegi egoitzan eta 12:30ak arte aurreikusten den arren, amaiera malgua izango da bakoitzaren interesen arabera. 

Antolaketa erraztu eta bakoitzaren jakin nahiak ondo betetze aldera "Eman izena BISITA GIDATUAN" inprimakian izena ematea eskatzen dizuegu. Bestela, deitu 943 216 044 telefonora edo idatzi ikastola@stomas.eu helbidera.