Haur Hezkuntzako ate irekiak urtarrilaren 11n

Etiketak:

Datorren urtarrilaren 11n Lizeoko Haur Hezkuntza ezagutzeko Ate Ireki Jardunaldia antolatu dugu. Santo Tomas Lizeoa ikastolaren hezkuntza proiektua, antolaketa eta espazioak ezagutzeko talde txikien arteko ibilbideak antolatuko ditugu. Jardunaldia 10:30ean hasiko da Haurtzaindegi egoitzan eta 12:30ak arte aurreikusten den arren, amaiera malgua izango da bakoitzaren interesen arabera. 

Antolaketa erraztu eta bakoitzaren jakin nahiak ondo betetze aldera web orriko inprimakian izena ematea eskatzen dizuegu.