Haur Danborrada

1984an atera zen lehen aldiz Santo Tomas Lizeoaren konpainia haur danborradan. Garai hartan, gaur bezala, Santo Tomas Lizeoaren hezkuntza proiektuak argi adierazten zuen ikasleak euskal kulturan errotuta hezi nahi zirela, eta ikastola Donostian kokatuta dagoenez, Donostiako festa eta ohiturak ere ikasleenganatzeko ahalegina egiten zen.

SARRERA

1984an atera zen lehen aldiz Santo Tomas Lizeoaren konpainia haur danborradan.

Garai hartan, gaur bezala, Santo Tomas Lizeoaren hezkuntza proiektuak argi adierazten zuen ikasleak euskal kulturan errotuta hezi nahi zirela, eta ikastola Donostian kokatuta dagoenez, Donostiako festa eta ohiturak ere ikasleenganatzeko ahalegina egiten zen.

Haurrez osatutako lehen konpainia Euskal Bilerak sortu zuen 1927an, eta lehen haur danborrada 1961ean egin zen, Euskal Bilerako konpainiari, Marianistak, Jesuiten ikastetxea, La Salle, Mundaiz eta Eskola Frantsesa batu zitzaizkionean. Urte hartan 50 ume inguruk osatu zuten Donostiako kaleetan zehar ibili den haur danborrada.

Pixkanaka, ikastetxe gehiago batu ziren, eta Santo Tomas Lizeoak 1984an batu zuen bere konpainia, handitzen ari zen desfile hartara. Hasieratik bi konpainiarekin atera zen Santo Tomaseko haur danborrada, 5.mailako ikasle guztei ateratzeko aukera emanez.  Gaur egun 5.000 haur baino gehiagok osatzen dute San Sebastian eguneko haur danborrada, eta horietatik 200etik gora dira Santo Tomas Lizeoko ikasleak.

ANTOLAKETA BATZORDEA

Nahiz eta Santo Tomas Lizeoko haur danborrada, ikastolaren babesean egiten den, antolakuntza osoaren ardura batzorde edo komisioak du.

Materialak ikastolarenak dira, eta entsegutarako tokia eta azpiegitura osoa uzten du ikastolak danborrada antolatzeko, baina antolaketaren ardura osoa batzordeak hartzen du. Honen eragina argia da, adibidez, ohar eta gutunen bidalketa prozesuan. Berdina gertatzen da materialaren erosketa edo konponketarekin.

Komisio-kideak ikasleen gurasoak izan ohi dira, baina badira, seme/alabak aspaldi ikastola amaituta dituztenak, eta oraindik ere euren laguntza ematen dutenak.

Gaur egun 15 bat pertsonek osatzen dute Haur Danborradako Batzordea.

Honako “kargu” hauek beharrezkoak dira antolaketa egokia egin ahal izateko:

-Presidentea

-Idazkaria

-Diru kontuen arduraduna

-Danbor eta Kupelen gelako arduraduna

-Jantzien gelako arduraduna

-Ikastolarekin harremanetarako arduraduna

-Udaletxearekin harremanetarako arduraduna

-Autobusen antolaketaren arduraduna

Gurasoekin harremanak bideratzeko, batzordeak email helbide hau erabiltzen du:

 haur.danborrada@stomas.eu

HASIERA

1983ko Ekainaren 30ean, ikasleen guraso talde bat Santos Sarasola zuzendariarekin bildu zen, eta Haur Danborrada sortu eta antolatzeko moduak adostu zituzten.

Garai hartan, behar zen material guztia erosi ahal izateko, dirua behar zenez, lehen hezkuntzako 1. eta 5.maila bitartean zeuden haur guztiei 4.000 pezeta ordaintzeko eskatu zitzaien, eta 6. mailatik UBI artekoei berriz 500 pezetako laguntza emateko. Haur hezkuntzako umeen gurasoei ere 500 pezetako diru laguntza eskatu zitzaien. Honela lortu ziren, danborrada antolatu ahal izateko beharrezkoak ziren 2.000.000 pezetak.

Garai hartan, zegokion une eta udaleko araudiaren arabera, ikastolak ere bere araudia adostu zuen haur danborrada aurrera eraman ahal izateko. Araudia urtero errebisatu eta garaiari egokitzeko zegozkion aldaketak egin zaizkio, gaur egun honako hau delarik.

ARAUDIA

1.- Danborrada Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleentzat eratu da.

2.- Konpainiak Donostia Kulturak agintzen duen modura osatzeko, LHko lehenengo mailako ikasleetatik aukeratuko dira kantinerak eta gastadoreak.

3.- Bi konpainia antolatu dira 5. mailako ikasle guztiek aukera izan dezaten eta ikasturte horretan guztioi emango zaie parte hartzeko aukera eta eurenak izango dira postu garrantzitsuenak: banderaduna, danbor eta kupel nagusiak eta kaboak.

4.- Postu hauek nork beteko dituen Batzordeak erabakiko du. Haurraren gogoa, jarrera eta gaitasuna hartuko dira kontuan.

5.- Batzordekide diren seme-alabek, gaitasuna badute, postu horietan izateko lehentasuna izango dute.

6.- Konpainia biak parte hartzaile kopuru berdina izan behar dutenez, hauek ondo eratzeko 6.mailako ikasleekin osatuko da.

7.- Gastadoreak eta kantinerak zozketaz aukeratuko dira.

8.- Seigarren mailakoak ere zozketaz aukeratuko dira.

9.- Danborrada Batzordeko diren gurasoen seme-alabek 1. eta 6. mailan zozketan parte hartu gabe ateratzeko aukera izango dute.

10.- Danborradan parte hartzen duen haurrak momentuko diru-saria ordaindu beharko du.

11.- Batzordekideen seme-alabek ere berdin ordainduko dute.

12.- Jantziak ikastetxearenak dira eta Danborrada Batzordearen esku daude.

13.- Haur bakoitzari probatu eta dagokion jantzia utziko zaio egun horretarako.

14.- Bosgarren mailako haurren batek tamainan (handiegia edo txikiegia delako edo) jantzirik egokitzen ez bazaio, Danborrada Batzordeak berria egin edo bateren bat moldatzeko ardura hartu behar du.

15.- Seigarren mailakoei berriz, dauden jantzien artean egokitu behar zaie beraientzako egokia, hala ez bada ezingo da danborradan atera.

16.- Bosgarren mailako haurren batek, dagokion ikasturtean ezbeharrez ezin izango balu danborradan atera, seigarren mailan zozketarik gabe parte hartzeko aukera emango zaio.

17.- Oinetakoak eta eskularruak norberarenak izan behar dute, oinetako beltza, inola ere ez kirol oinetakorik, eta eskularru zuriak.

18.- Danborrada egunean parte hartzaileak jantzita etorriko dira ikastetxera eta hemen banatuko zaizkie danbor, kupel, aizkora, lore eta abar. Amaitu ondoren denarekin joango dira euren etxeetara eta egun osoan kalean barrena ibiltzeko aukera izango dute.

19.- Haurren familiakoek ezingo dute euren seme-alaben ondoan joan desfilean.

20.- Familia bakoitzak, esandako egunean itzuli beharko du ikastetxera jantzia eta tresna guztiak, txukun eta garbi.

BATZORDEAREN EGIN BEHARRAK

21.- Batzorde kideak euren borondatez arituko dira lanean bertan eta honen truke ez dute diru-saririk jasoko.

22.- Batzordean parte hartzeko gutxi gora behera, bost urteko epea betetzeko prest izan beharko da.

23.- Batzorde kideen ardurak hauek izango dira:

            -Entsegu egunak ezarri

            -Gurasoentzako eskutitzak prestatu

            -Danborradan parte hartzeko baimenak jaso

            -Kantinera, gastadore eta 6.mailakoen arteko zozketa egin

-Haurrek ordaindu behar duten diru sariaz arduratu eta kontrolatu, nahiz eta gaur egun kontu korrontetik kobratzen zaien ikastolaren bitartekaritzaz.

-Jantzien probak egin. Bosgarren mailako guztiek jantzia probatuta eta izendatuta eduki behar dute seigarren mailakoei probak egiten hasi aurretik.

-Entseguetan parte hartu

-Desfilean parte hartu

-Jantziak jaso eta kontrolatu

-Danbor eta kupelen eta gainontzeko tresnen egoera ikusi eta zaindu.

-Behar diren konponketaz arduratu

-Berritu beharrekoa aurreikusi

-Donostia Kulturan dokumentazioa aurkeztu

-Donostia Kulturako bileretara joan eta dokumentazioa jaso.

-Entsegu egunetan ikastolan itxaron haur guztiak etxeratu arte.

-Danborrada egunean haur guztiak euren gurasoekin elkartu arte itxaron.

24.- Danborrada Batzordeko kontu korrontea “Lizeokide Haur Danborrada Elkartea”-ren izenean dago; bertan baimenduak elkarteko lehendakaria, idazkaria eta diruzaina izanik.

25.- Diru kontuak Batzordekide diru-arduradunaren esku egon dira eta honek batzordekideei aurrekontuak eta azken kontuak aurkeztu beharko dizkie.

26.- Danborradako Batzordeak arazo edo egoera berezien aurrean beretzat jasotzen du uneoroko azken erabakia hartzeko eskubidea.

IKASTETXEAREN ARDURAK

27.-Ikastetxeak:

            -Jantziak jasotzeko, entseguak egiteko eta abar toki egokiak utzi.

-Danborrada egunean Alderdi Ederrera hurbiltzeko autobusak antolatu eta gastua ordaindu eta haurrei harrera egin ikastetxean.

DANBORRADAREN HASIERAKO ERAKETA

28.- Danborradaren buruan banderaduna kantinera batekin joango da. Ondoren, lehenengo konpainiako gastadoreen kaboa eta bere atzean sei gastadore hirunakako lerrotan jarrita. Hauen atzetik zortzi kantinera lerro bakarrean. Jarraian, lehenengo konpainiako Danbor Nagusia, danbor-joleen kaboa eta ondoren 24 danbor-jole seinakako lau lerrotan jarrita. Euren atzean upel-joleen kaboa eta 42 upel-jole.

29.- Bigarren konpainia berdin eratua eta haur kopuru berdinarekin antolatuko da.

2003/04 IKASTURTEKO ALDAKETAK

30.- 2004an “urketariak” ezarri ziren. 26 urketari ateratzen hasi ziren urte horretatik aurrera. Urte batzuk geroago urketari gehiago ateratzeko aukera izan dugu eta gaur egun, 38 urketari ateratzen dira kupela jotzen.

31.- Urketariak bosgarren mailako neskak izango dira. Borondatez izan daitezen eskatuko zaie.

32.- Dauden urketari plaza baino ikasle gehiagok horrela atera nahi badute, zozketa egin beharko da euren artean.

33.- Gutxiago suertatuko balira, ahalegina egingo da beste norbait animatzeko, eta bestela seigarren mailan egingo da eskaintza eta zozketa hala beharko balitz

34.- Urketariek, euren “kupel bereziak” erabiliko dituzte.

2015/16 IKASTURTEKO ALDAKETAK

35.- 2016rako,  Donostia Kulturako Festak Ataleko arduradunek, haur danborradan pertsonaia berri bat sartzea erabaki dute: SUKALDARIAK. Ez da derrigorrezko agindua izan, aukera eman zaie eskola guztiei, euren ilaratan sukaldariak ere ateratzeko. Baldintza bakarra egon da, gutxienez 12 neska-mutil izan behar direla konpainia bakoitzeko sukaldariz joango direnak.

Lizeokide Haur Danborrada Elkarteak aukera polita zelakoan, erronkari heldu eta 12 sukaldari atera ditu konpainia bakoitzean. Honela, LH6ko 24 haur gehiago ateratzeko aukera izan da.

Horrez gain, LH.1ekoen artean gastadore 1, 4 sukaldari eta 4 urketari gehitu dira.

Eta konpainiak handitu direnez, Kupel Nagusiaren figura ere gehitu zaie konpainiei.

36.- Urketariak eta sukaldariak gehituta, honela geratzen da gaur eguneko danborradako eraketa: Danborradaren buruan banderaduna kantinera eta gastadore batekin joango da. Ondoren, lehenengo konpainiako gastadoreen kaboa eta bere atzean 6 gastadore hirunakako lerrotan jarrita. Hauen atzetik 8 kantinera 2 lerrotan. Jarraian, lehenengo konpainiako Danbor Nagusia, danbor-joleen kaboa eta ondoren 24 danbor-jole seinakako 4 lerrotan jarrita. Euren atzean 4 sukaldari-gastadore lerro bakarrean, 4 urtketari-kantinera lerro bakarrean, atzetik kupel nagusia, upel-joleen kaboa, beti urketaria izango dena, eta 18 urketari seinakako 3 lerrotan,  24 soldadu kupel-jole hauen atzetik seinakako 4 lerrotan jarrita, eta bukatzeko 12 sukaldari seinakako 2 lerrotan. / Bigarren konpainia berdin.

EZAUGARRI NAGUSIAK

-KonpainiakBerdin osatutako 2 konpainia ditu Santo Tomas Lizeoko haur danborradak.

Guztira: 216 haur (108 konpainia bakoitzean)

-2 banderadun

-2 danbor nagusi

-2 kupel nagusi

-16 gastadore

-18 kantinera

- 8 sukaldari gastadore

- 8 kantinera urketari

- 50 danbor-jole

- 38 urketari

- 48 soldadu kupel-jole

- 24 sukaldari

-Parte Hartzaileak

Kantinerak eta Gastadoreak, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak dira

Konpainiak, hasera batean Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek osatzen dituzte. Beraiekin kopuru osoa osatzen ez denez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei ematen zaie danborradan parte hartzeko aukera.

Abanderatu, danbor nagusi edo urketari izateko lehentasuna 5. mailako ikasleek dute.

-Jantzia

Eusko Gudarosteko “Guias de Navarra” saileko jantzia, 1.853. urtekoa.

Praka gorriak, txaketa berdea, txapel gorria ponpoi beltzarekin eta motxila zuria.