Haizearen orrazia

Airearen gaia lantzen ari direla eta, pasa den ostiralean Lehen Hezkuntzako 3.mailakoak, haizea sentitzera eta bere eraginak ikustera joan ziren.  Horretarako Txillidaren Haize Orrazia baina leku hobeagorik ba ote da? Sentitu eta ikusten zutena marraztu zuten. Ondoren, Ondarretan geldialdi bat egiteko aukera ere izan zuten. Indarberritzera Miramar jauregiko zelaietara joan ziren baina siestaren ordez aldapan behera zilipurdika ibili ziren. Eta gero gerokoak etorri ziren… oinez, eguzki galgetan, izerdi patxetan, aldapa gora… azkenean ikastolara iristea lortu zuten.

HAIZEAREN ORRAZIA