You are here

Haien eskubideak jokoan - Elkartasun ekintza

Gazteen Gurutze Gorriak bultzatutako “HAIEN ESKUBIDEAK JOKOAN” elkartasun ekintzan  LH 1.mailatik 6.maila arteko ikasleek parte hartu dute.

Kanpaina honekin  Donostian egoera zaurgarrian dauden 500 haurrentzat 1.500 jostailu bildu nahi izan dituzte, haur hauen  jolaserako eskubidea bermatuz. Horretarako, elkartasunezko ekintza batean parte hartzea proposatu ziguten: ikasle bakoitzak ahal zuen neurrian, beti ere, bere poltsikotik 1€ edota 2€ gelara ekartzea eta ondoren irakasleok, jostailuak erostea. Modu honetan, egoera ahulean dagoen Donostiako haur batek jostailu berri bat jasotzeko aukera izango zukeelako.

Ekintza solidario hau bultzatuz ikasleek ikusi dute apurka-apurka, guztiona elkartuz, gauza handiak lortu daitezkeela. Mila esker denei!!!!!