HABE 3 - C1 ikastarorako aurrematrikulazioa

C1 hizkuntz tituluak daukan exijentzia oso altua dela kontuan izanik, Lizeoan Euskara gaiaren barruan egiten den lanketaren osagarri, azken urteetan, ikasturte guztiko ikastaro bat egiteko aukera eskaintzen ari gara, gure ustez gomendagarria dena. 

Ikastaro hau Hedatuz-en barruan egiten da, eskola orduetatik kanpo (15:30-17:30),  Ikastolen Elkarteko Leizaur euskaltegiak gidatuta. Ikastaroa ikastolan bertan egiten da, astean behin (astelehen, ostegun edo ostiraletan), urritik ekainera, eta 150€ kostatzen da. Ikastaro hau egiten duten ikasleak HABEko ikasle ofizial bihurtzen dira urtebetez, eta hortaz, HABEren C1 mailako deialdi itxiko azterketara aurkezteko modua daukate.

IKASTARORAKO ARREMATRIKULA