HABE 3 - C1 deialdi itxirako aurremarikulazioa

C1 hizkuntz tituluak daukan exijentzia oso altua dela kontuan izanik, Lizeoan euskara gaiaren barruan egiten den lanketaren osagarri, 2015/2016 ikasturteaz geroztik, ikasturte guztiko ikastaro bat egiteko aukera eskaintzen ari gara, gure ustez gomendagarria dena. 

Ikastaro hau HedatuZen barruan egiten da, eskola orduetatik kanpo (15:30-17:30),  Ikastolen Elkarteko Leizaur euskaltegiak gidatuta. Ikastaroa ikastolan bertan egiten da, astean behin (astelehen, ostegun edo ostiraletan). 60 ordu ingurukoa da, urritik ekainera,  eta 145€ kostatzen da. Ikastaro hau egiten duten ikasleak HABEko ikasle ofizial bihurtzen dira urtebetez, eta hortaz, HABEren C1 mailako deialdi itxiko azterketara aurkezteko modua daukate.

DEIALDI ITXIRAKO AURREMATRIKULA