Gure Haur Hezkuntza

Haurraren ongizatea eta sozializatzea bilatzen dugu, bere buruaren irudi positiboa eta orekatua eraikiz, geroz eta autonomia pertsonal handiagoa lor dezan. Egunerokoan bizi dituzten erronkei segurtasunez aurre egiteko, irakasle eta espezialista taldearen esperientzia, baliabideak eta testuinguru anitzak eskaintzen dizkiegu Lizeoko ikasle eta familiei, gure kulturaren ohiturak ezagutuz eta gozatuz.

GURE PEDAGOGIA

Gure pedagogia EKINTZA eta BALIOETAN oinarrituta dago. Haurrak ekintzaren bitartez konpetentziak, baloreak, gaitasunak eta emozioak garatuko ditu eta JOLASA da, hain zuzen ere, adin hauetan haurraren ekintza nagusia. Honen bitartez haurrak ukitu, sentitu, manipulatu eta esperimentatu egiten du. Honez gain, JOLASAK haurrari bere nahiak, inguruko gertaerak, esperientziak, sentipenak eta emozioak kanporatzen laguntzen dio.

Jolasen bitartez ere, haurren arteko harremana sendotu egiten da eta hau izango da talde kohesioa eta elkarlana lortzeko baliabide nagusia. Ikasleak hauek lortzean, talde baten parte dela sentitu eta besteenganako enpatia garatuko du.

Adin honetako haurra etapa sensore-motorean dago eta mugimenduak garrantzi handia dauka bere garapen globalerako. Horrela, saltoek, korrika saioek, eskaileretan gora eta behera ibiltzeak, sentsazio desberdinak sentitzeak, emozioak eta frustazioak bizitzeak… bere burua eraikitzen laguntzen diote.

Bere garapenerako beharrezkoa duten mugimendua, ekintza eta jolasa baldintza egokietan garatu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen dugu ZIRKULAZIO AUTONOMOA. Honen bidez, haurrei espazio eta material ezberdinak eskaintzen zaizkie bere ekintza-aukerak garatzeko GUNE ezberdinetan. Hauek izango dira, hain zuzen ere, haurrek libreki aukeratzen dituztenak, beti ere helduaren begiradapean.

Haurraren ekintza, mugimendua eta jolasa bere heldutasunaren prozesurako baliabide egokiak izan daitezen, hezitzaileen eskuhartzea, proposamenak, bidelaguntza eta erakusten duten eredua oso garrantzitsuak dira.

Hona hemen gune desberdinak:

  1. HIZKUNTZA, LITERATURA ETA KOMUNIKAZIOA GUNEA
    Hizkuntza behar-beharrezkoa da harreman eta ingurunearekin erlazionatzeko. Hori dela eta, gune honetan lantzen ditugun jarduerak egunerokotasunean erabilgarri izango diren gaitasun sozialak barneratu eta ikasteko bideratuta daude. Bilgunean, taldeko dinamikak aurrera eraman ahal izateko elkartzen gara.

    Urtxintxa proiektuak eskaintzen dituen ipuin, abesti, olerki, horma-irudi, hiztegi txartelak eta txotxongiloak. Hauen bitartez EUSKARA lantzen dugu.

    Ingelesaren lanketa 4 urterekin hasten dute, Ready for a story proiektuaren bitartez.

     Liburutegi gunea, espazio kuttun, lasai eta goxoa da. Hemen, haurrak bere emozioak bizitzen ditu eta bere irudimena garatzen du.

  2. ZIENTZIA/ESPERIMENTAZIO GUNEA
    Gune honetan, material ezberdinak erabiliaz, matematika manipulatiboki lantzen dugu eta esperimentaziorako aukerak dituzte:

           √ Eraikuntzak, puzzleak, txertagarriak, pintzak, zenbaketa txikiak, bloke logikoak, forma geometrikoak... eta esperimentaziorako materiala eskaintzen zaie (hondarra, haziak…).

  3. GUNE SINBOLIKO-MOTOREA
    Haurrak, gune honetan bere identitatea garatzen du: emozioak erregulatzen ikasten hasten da, jolasean sortzen baitira modu naturalean haurren arteko elkarrizketak, rol banaketa, negoziaketak… Honetarako eskura izaten ditu sukaldea, janariak, panpinak, etxeko tresneria, mozorroak, erremintak, lorategi tresnak…
  4. ARTE GUNEA
    Esku trebetasuna, sormena, esperimentazioa, kuriositatea… lantzen dira honetan. Honetarako eskuragarri izaten ditu esperimentatzeko material anitza: mota desberdinetako margoak, kola, plastilina, puntzoiak,  buztina…

Haurraren garapen osasuntsua bultzatzen dugu, beti ere, haur bakoitzaren erritmoa eta denborak errespetatuz. Horretarako, haurra entzun, zaindu eta behatu egiten dugu.

Haurrak adin honetan behar duen gertutasuna eta arreta bermatze-aldera, irakasleen eguneroko behaketaz gain, orientatzailearen, psikomotrizistaren eta logopedaren aldizkako saioak jasotzen ditu. Bestalde, indartzeren bat behar duten haurrekin, ezinbestekoa den eskuhartze goiztiarra egiten dugu ikastolan, eta, modu honetan, haurrek eduki ditzaketen balizko zailtasunak saihesten ditugu.

ANTOLAKETA

Ordutegiak

HH2 urte

A aukera / 8:45 –12:15

B aukera / 8:45 – 15:10

C aukera / 8:45 – 16:15

HH3-4-5 urte
8:45 - 12:30

14:30 - 16:30

 Zerbitzuak

  • Goizeko zaintza: 7:45 – 8:45
  • Jangela: Ikasturte osorako nahiz egun solteetan erabiltzeko aukera dago. Bertan sukaldatzen dugu. INFO+
  • Garraioa: 12 autobusekin Donostia osora iristen gara, baita, Txomin-enea, Astigarraga, Lasarte eta Hernanira. INFO+
  • Eskolaz kanpoko ekintza osagarriak: Haur jolasak, musika, ingelesa, ludoteka