"Gure Bizipoza, Guztiona" Azaroaren 12an aurkezpena

Datorren asteartean Intxaurrondoko Kultur Etxean BIZIPOZA elkarteak "Gure Bizipoza, Guztiona" Dokumentala eta Dokuwebaren aurkezpen ekitaldia antolatu du. Bizipoza elkartea zer den azalduko duen emanaldia. Azaroaren 12an 18:30etan Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean.

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Elkarte, haur eta familia hauek transmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.

Bizipozak bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek transmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da poztasunaren misioa. Bizipozak auzolana du bisio: deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko. 

BIZIPOZA