Gure batxilergoa ezagutzeko jardunaldi irekia martxoaren 30ean

Dagoeneko martxan dago 2019/20 ikasturteko Batxilergoan matrikulatzeko prozedura. Berez, aurre matrikula gauzatzeko epea maiatzak 2-14 bitartean izango da.

Santo Tomas Lizeoak etapan duen  proiektuarekiko interesa azaldu baduzu edo eta gure berri  lehen aldiz izan nahi baduzu, datorren martxoaren 30ean egingo ditugun Jardunaldi Irekietara gonbidatu nahi zaitugu.

Martxoaren 30. Larunbata

Goizeko 10:00-12:00 bitartean

  • Harrera eta etaparen aurkezpena
  • Tailerrak

Printzipioz ekitaldia ikasleentzat antolatuta dagoen arren, seme-alabekin batera etorri nahi duzuen familiekin egoteko eta dituzuen kezkak, zalantzak eta galderak argitzeko eta erantzuteko aukera ere izango dugu. Denak ongietorriak izango zarete.

Izena emateko helbide elektronikoa: bhikasketaburua@stomas.eu

BATXILERGOKO IBILBIDEA