Gaur hasiko da benetako erronka

Euskaraldia esperimentu-praktika soziala arrakastatsua izan da zalantzarik gabe, baina hamaika egun hauen ondoren hamaika egunetan euskarak bizirik eta indartsu jarraitzea da helburua. Astelehen honetan Herri Erakundeek Euskararen Nazioarteko Egunaren urteko ekitaldira gonbidatu gaituzte Kursaal Jauregian. Zuzendaritza taldearen ordezkaritza batek parte hartu zuen Euskaraldiaren amaiera-ekitaldian. Euskaraldiaren hamaika egunak bukatu diren honetan, hainbat eragileen artean zabaltzen hasi den mezuarekin bat egingo dugu: “Gaur hasten da benetako erronka”.

Bestalde, gure Hezibide programak aitortuz, duela aste gutxi Memoria Eguna ospatzeko ere Gogora Institutuak Miramar Jauregira deitu gintuela eta bertan izan ginela.