First Lego League - Gizakia espazioan

Aurtengo First Lego League-ko gaia “Gizakia espazioan” da. Batx1A-ko industri teknologiako ikasleek, azaroaren 22-an, Bilboko ingeniaritza eskolan formazioa jaso zuten. Telekomunikazio arloko hiru irakaslek eman zuten hitzaldia: sateliteen orbitak; lurraren eta sateliteen arteko komunikazioa eta “Bi-sky-Team” unibertsitateko ikasle-taldeak aurrera daraman kohete baten jaurtiketaren proiektua azalduz. Bestalde, Batx1-eko industri teknologiako bigarren taldekoek, abenduaren 10-ean, Basurtoko ospitalean formazioa jaso zuten. Zehazki, espazioan luzaroan egoteagatik giza-gorputzean sor daitezkeen arazoen inguruko azalpenak jaso zituzten. 

INJENIERITZA ESKOLAN

BASURTON