Ezusteko Jaialdia (Epe luzapena!)

Egoera kontuan hartuta, aurten ez dugu Ikastolaren eguneko jaialdia ospatzerik izan. Hala ere, Lizeoa familiartean inoiz baina gertuago izan dezazuen ahalegindu gara. Egun hauetan, lehentasunak gertutasuna, malgutasuna eta ikasketa esperientzia izan dira. 

Zorionak familia guztie, Zorionak ikasle guztie, Zorionak guraso guztiei, Zorionak Lizeoko irakasle eta langile guztie. Inguruan hainbat atsekabe bizi izan ditugu, baina guztiek elkarrekin burutu dugun bide honetan ikasitakoak ospatu ditzagun. 

Ikasturtearen amaiera elkarrekin ospatzeko, familia eta ikasleei amaierako gonbidapen bat egiten  dizuegu. Grabatu eta bidali 5 segunduko bideo bat, zuen eta Lizeoa osatzen dugun partaide guztien ahalegina ospatuz. Guk bideo-jaialdi batean elkartuko ditugu.

Ekimenean parte hartzeko urratsak:

  1. Nahi izanez gero atrezzoa edo/eta mozorroak prestatu.

  2. Kamara horizontalean kokatu (euskarri guztietan hobekien ikusten delako).

  3. Bost segunduko ospakizuna grabatu.

  4. Bideoa ondoko moduan izendatu: Maila eta Ikasle/familiaren izena. Hainbat lizeokide izanez gero aukeratu gazteena familiako ospakizuna egiteko. Izendatzearen adibideak: “5urte-Garcia Agirre familia” edo “BATX2-Mikel Agirresarobe”.

  5. Bidali web@stomas.eu helbidera ekainaren 18rako.

  6. “Ikastolaren Eguneko Ezusteko Jaialdia”aren bideoaz gozatu.

 

Mila esker parte hartzeagatik!
Santo Tomas Lizeoa