Euskaraldia 24/7

Martxan da, 2. Euskaraldia, euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez. Santo Tomas Lizeoak, emana du izena, entitate gisa.

Orain, prest dagoenarentzat ahobizi edo belarriprest gisa izena emateko epea zabaldu da. 

EMAN IZENA
EUSKARALDIA 24/7 BIDEOKLIPA
ARGIBIDE GEHIAGO