Orokorra

2 urteko gurasoak adi. Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretuaren aldaketa.

2018ko abuztuaren 6ko datarekin argitaratu da, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua aldatzen duena eta laguntzen sistema osoa handitzen eta hobetzen duena.

Zehazki, berrikuntzetako bat da bigarren seme edo alabagatiko laguntzen handitzea, hiru urtetan jarraian kobratuko dena: jaiotza urtean, semeak edo alabak urtea betetzen duenean eta azkenik, bi urte betetzen dituenean.

2016an jaiotako bigarren seme-alaben kasuan, mantentze-laguntza eskaera egin ahal izango da 2018ko abenduaren 31ra bitartean, biak barne.

Olentzero, txistorra, kalejira eta beste hainbat gauza

Udazkena amaitzen ari da eta horrekin batera baita gure ikastolako lehen hiruhilabetea. Urtero legez, Olentzero eta Bigarren batxilergoko ikasleen bisita jaso dute gure ikasleek. lehenak gutunak jaso eta bigarrenek txistorrak banatu. Bestalde, amaitzear dugun urte honetan komeni zaigu Lizeoko txikienek egin dituzten hainbat jarduera eta ekintza irudi bidez gogoratzea.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 2 URTEKOEKIN

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 3 URTEKOEKIN

Orriak

Subscribe to RSS - Orokorra