Orokorra

Futboleko kopa txapelketak

Ekaineko lehenengo asteburuan futboleko maila desberdinetako finalak jokatu ziren. Bertan Santo Tomas lizeoko bi taldek parte hartu zuten eta garaile atera ziren.

Goizean, 1. Infantil mailako kopa jokatu zen Usurbilen. Gure ikastolako 2.DBH.ko mutilak Tolosaren aurka aritu ziren eta partidua bana berdindu ostean penalti jaurtiketetan 5-4 irabazi zuten.

Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan sarituak

Urtero bezala aurtengo Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan Lizeoko ikasle ugarik hartu dute parte. Hauetatik, batzuk aipamen berezia jaso dute eta beste batzuk saria. Maddi Muruzabal mikroipunen atalean eta Xabier Ormazabal Olerkienean, Malen Izeta eta Maitan Iturrioz ipuinenean sarituak izan ziren. Bestalde Aiora Etxeburua, Maddi Ezkurdia, Jon Auzmendi, Iker Garin eta Katixa Zabalak aipamen berezia jaso zuten.

Korrika - 2056. kilometroa

Abian da 21. KORRIKA, AEK-k antolatua, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

2019ko apirilaren 4tik 14ra, 11 egunez, Euskal Herria zeharkatuko du KORRIKAk. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Garestik abiatu eta Gasteizen bukatuko da. Donostiara apirilaren 12an iritsiko da, arratsaldez, eta Añorgatik sartuko da 16:30ean.

Inauteriak Lizeoan

Inauteriak iritsi dira, eta Lizeoa mozorrotu da. Aurten astelehena ez dugu jai izango, baina hala ere ostiralean ederki pasa dugu ikastolan. Bi urteko gelatik hasita Lehen Hezkuntzako seigarren mailararte gelak taldeka mozorrotzen dira. DBHtik aurrera bakoitzak bakoitzak bere mozorroa aukeratzen du. Modu horretan bakeroak, animatzaileak, txaleko horiak, aingeru, deabru eta hainbat motatako animaliak ikusi ahal izan ditugu ikastolan. Eta noski Freddie Mercury eta bere taldea ere bisitan izan dugu.

WE WILL ROCK YOU

Gaelikoaren indartzerako euskara eta Lizeoa eredu

Ipar Irlandatik, British Councilek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzaren bitartez bideratutako, sei hezkuntza aditu gure artean izan genituen otsailaren 20an. Gure sistemaren bi eremu ezagutu nahi zituzte bereziki. Marko inklusiboaren garapena eta hizkuntzen trataera. Badirudi gaelikoa berreskuratzeko ahaleginak egiten ari direla eta euskararekiko gure ibilbidea interesagarria iruditzen zaiela.

Lizeoko zuzendaritzan gure funtzionamenduaren inguruko aurkezpena egin ondoren, bisitariek haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako geletara sartzeko aukera izan zuten.

Orriak

Subscribe to RSS - Orokorra