Orokorra

Lizeoa EITB Maratoian - Minbizia duten haurren ondoan

Eitb-k antolatutako minbizia duten haurren Maratoian parte hartu du Lizeoak. Lehen Hezkuntzako ikasleek haur hauek animatzeko hainbat marrazki egin dituzte. Bestalde ikastolako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek ere "Lau teilatu" abestiaren bertsioa egin dute.

MARRAZKIAK

LAU TEILATU

"Gure Bizipoza, Guztiona" Azaroaren 12an aurkezpena

Datorren asteartean Intxaurrondoko Kultur Etxean BIZIPOZA elkarteak "Gure Bizipoza, Guztiona" Dokumentala eta Dokuwebaren aurkezpen ekitaldia antolatu du. Bizipoza elkartea zer den azalduko duen emanaldia. Azaroaren 12an 18:30etan Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean.

2019-20 ikasturteko beken deialdia

2019-20 ikasturterako beka deialdiaren berri jakiteko informazio gehiago duzue azpiko estekan.

Eskatzaile berriek, bulegoan jaso dezakete inprimakia, irailaren 30etik aurrera. 

Berritzaileena ikasleen bidez etxera bidaliko dugu sinatzeko, datuak zuzentzeko, baleude, eta berriro ikastolako bulegora itzuli beharko duzue. Eskatzaile berri nahiz berritzaileek eskabidea on-line egiteko aukera edukiko dute.

 

Lizeoan eskabide orria aurkezteko azken eguna: Urriaren 25a

BEKEN INGURUKO INFORMAZIOA

20/21 GURASO BILERAK

                                                       

Bilera guztiak 19:00etan.       

 HH

Irailak 3 - G

Irailak 4 - B

Irailak 5 - B

Irailak 9 - G

Iñigo Bikuñaren debuta pilota profesionalean

Ekainaren 30ean, gure ikasle ohi den Iñigo Bikuñak pilota profesionalean lehen partida Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko du Altuna III bikote izango duelarik. Zorte on!

Orriak

Subscribe to RSS - Orokorra