Orokorra

Familien kudeaketa digital eta emozionalen inguruko hizketaldiak

Ikastolen Elkarteak maiatzaren 25etik ekainaren 3ra arratsaldeko 18:00etan adin-tarte eta gai ezberdinen inguruko hizketaldiak antolatu ditu. Hitzaldiak webinar formatuan on line eta euskaraz izango dira. 

"Segurtasun digitala", "Errespetuzko komunikazioa", "Familian emozioak kudeatzen" eta "Mugimendua, ekintza eta jolasaren zentzua" dira hitzaldi hauen izenburuak. Data eta hitzaldien inguruko informazio gehiago ondoko estekan.

IKASTOLEN ELKARTEAREN HIZKETALDIAK

Ikastola aldizkaria digitalki

Ohiko egoeran ikasleen bitartez iristen da Ikastola aldizkaria Lizeokideon etxeetara. Ez ohiko egoera honetan digitalki ikusteko aukera duzue.

IKASTOLA aldizkaria 238 - Ikastolak, pandemia garaian

Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan sarituak

Ugari  izan dira 31. Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan parte hartu duten Lizeoko ikasleak. Horien artean batzuk aipamen berezia eta beste batzuk saria irabazi dute. Naiara Larrarte Ramirezek Iñork nahi ez zituen zapatillak ipuinarekin, Malen Illarregi Ansoaldek Ametsetan mikroipuinarekin eta Ainhoa Alzuri Iturbek Nire biloba mikroipuinarekin saria irabazi dute. Bestalde, Harriet Goñi Kortajarena, Malen Izeta Egizabal, Ander Fano Corta, Maddi Eceiza Badiola, Telmo Illarregi Ansoalde eta Jone Odriozola Beitiaren lanek ere aipamen berezia izan dute.

Jaso ezazu berriro Ongi etorria

Oporretatik bueltan berriro ere martxan gara! Egoera berezi honi aurre egiten laguntzeko Lizeoko musika mintegiak Esne Beltzaren Gogoak abestia moldatu eta grabatu du. Bideo honetan Lizeoko hainbat langileen argazkia agertzen da, baina jaso ezazue guztien ongi etorria. Abestu gurekin!

ONGI ETORRIA abestia

ONGI ETORRIA letra

Teknologia berrien erabilpena konfinamenduan

DBH3ko Giza Hezibidea ikasgaian Cibermanager Proiektua burutzen dugu. Proiektu horren helbura teknologia berrien erabilera egokia erakustea da. Aurten, konfinamendu garaian erabilera arduratsu bat sustatzeko gida bat egitea eskatu diegu gure ikasleei. Hona hemen aholku batzuk.

TEKNOLOGIA KONFINAMENDUAN

Ikastolen elkarteko udalekuen izen ematea zabalik

Koronabirusaren zabalkundearen ondorioz, Euskal Herri osoan ez-ohiko neurriak hartu behar izan dira. Ikastolen Elkarteko aisialdi taldeak ere neurri bereziak hartu ditu eta gauzatzen dituen zenbait egitasmoetan aldaketak egin behar izan ditu.

Orriak

Subscribe to RSS - Orokorra