Orokorra

2019-20 ikasturterako ikasmateriala

Datorren ikasturteko beharrezko ikasliburu eta materialaren zerrendak prest ditugu. ELKAReko webgunean erosteko aukera izango duzue. Erreserba egiteko azken eguna uztailaren 20a izango da.

SAREAN EROSTEKO

Bestalde LH6 eta DBH 1. mailako ikasleek datorren ikasturtetik aurrera ordenagailuak erabiliko dituzte.

ORDENAGAILUEN EROSKETA --- EROSKETARAKO GIDA

 

 

Hedatuz itxaron zerrenda

Izen-emate hauek itxaron-zerrenda bat osatuko dute eta taldeetan sartuko ditugu beti ere lekurik izango balitz, taldeak osatu arte, izen-emate ordena kontutan hartuta. Plaza izanez gero soilik e-mailez baieztapena jasoko duzue irailean, besteak itxaron zerrendan mantenduz.

Iñigo Bikuñaren debuta pilota profesionalean

Ekainaren 30ean, gure ikasle ohi den Iñigo Bikuñak pilota profesionalean lehen partida Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko du Altuna III bikote izango duelarik. Zorte on!

Futboleko kopa txapelketak

Ekaineko lehenengo asteburuan futboleko maila desberdinetako finalak jokatu ziren. Bertan Santo Tomas lizeoko bi taldek parte hartu zuten eta garaile atera ziren.

Goizean, 1. Infantil mailako kopa jokatu zen Usurbilen. Gure ikastolako 2.DBH.ko mutilak Tolosaren aurka aritu ziren eta partidua bana berdindu ostean penalti jaurtiketetan 5-4 irabazi zuten.

Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan sarituak

Urtero bezala aurtengo Koldo Mitxelena Literatura lehiaketan Lizeoko ikasle ugarik hartu dute parte. Hauetatik, batzuk aipamen berezia jaso dute eta beste batzuk saria. Maddi Muruzabal mikroipunen atalean eta Xabier Ormazabal Olerkienean, Malen Izeta eta Maitan Iturrioz ipuinenean sarituak izan ziren. Bestalde Aiora Etxeburua, Maddi Ezkurdia, Jon Auzmendi, Iker Garin eta Katixa Zabalak aipamen berezia jaso zuten.

Orriak

Subscribe to RSS - Orokorra