LH

Jazarpenaren aurka

Otsaila eta martxoan zehar gure Lehen Hezkuntzako ikasleek jazarpenaren kontrako beraien konpromezuak berretsi dituzte ekintza desberdinen bitartez. Maila desberdinek sortutako leloak hurrengoak izan dira:

Lehenengo eta bigarren mailakoek: “LAGUNAK LAGUNEKIN, GUZTIOK ELKARREKIN”
Hirugarren eta laugarren mailakoek: “IKUSLE BAZARA ESAN”
Bostgarren eta seigarren mailakoek: “ZUREKIN EDONORA”

JAZARPENAREN AURKA

Inauteriak Lizeoan

Inauteriak iritsi dira, eta Lizeoa mozorrotu da. Aurten astelehena ez dugu jai izango, baina hala ere ostiralean ederki pasa dugu ikastolan. Bi urteko gelatik hasita Lehen Hezkuntzako seigarren mailararte gelak taldeka mozorrotzen dira. DBHtik aurrera bakoitzak bakoitzak bere mozorroa aukeratzen du. Modu horretan bakeroak, animatzaileak, txaleko horiak, aingeru, deabru eta hainbat motatako animaliak ikusi ahal izan ditugu ikastolan. Eta noski Freddie Mercury eta bere taldea ere bisitan izan dugu.

WE WILL ROCK YOU

Kontzertu pedagogikoa

Joan den ostiralean, LH 3.mailakoak kontzertu pedagogikoan izan ziren Donostiako Musika Eskolan. Soinuaren ezaugarriak ezagutzen zituzten bitartean, ederki pasatzeaz gain, musikaz gozatzeko aukera paregabea ere izan zuten.

KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Itsas kulunka, haurrentzako album ilustratua

Santo Tomas Lizeoko bi irakaslek elkarlanean, 8 urtetik gorako haurrentzat album ilustratu bat kaleratu berri dute.

Junkal Lertxundi Panaderok, istorioa idatzi, eta Ainhoa Aranburu Urruzolak ilustratu du.

Orriak

Subscribe to RSS - LH