LH

Azoka solidarioa

LH 6.mailako ikasleek EKI proiektuak diziplinarteko amaierako fasean proposatutako AZOKA SOLIDARIOA antolatu dute. Etxetik ekarritako zein beraiek ikastolan egindako eta prestatutako produktu zein txokoak 3., 4. eta 5.mailako ikasleei erakutsi eta saldu dizkiete. Bertan lortutako dirua ikasleek aukeratutako #goMaialen elkarteari emango diote. Seigarren mailako ikasleak lan eta lan aritu dira azoka solidarioa antolatu eta aurrera eramateko. Giro paregabea sortu dute eta beste mailetako ikasleek ere asko gozatu dutela aitortu dute.

Jolas garai ezberdinak proposatzen

EHUko Magisteritza Eskolako ikasleak Lizeora etorri dira kidetzea egitera azken bi aste hauetan. Jolas garaietarako joko proposamen ezberdinak egin dituzte, eta noski LH3-4-5 eta 6ko ikasleak beraiekin hartu emanean oso gustora ibili dira.

JOLAS GARAI EZBERDINAK

Junior Chef lehiaketa

Lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleek ingeleseko proiektuan JUNIOR CHEF lehiaketa antolatu eta parte hartu dute. Elikadura lantzen aritu dira, osagai bakoitzaren mantenugaia zein den ezagutuz. Giro paregabea izan dute eta oso gustura aritu dira sandwich artistikoak prestatuz eta dastatuz.

JUNIOR CHEF

Orriak

Subscribe to RSS - LH