LH

Aurrera Erreala, aurrera neskak!

Egun polita izan zen! Ikasleek kamisetak jantzita eta pankartak eskuetan zituztela Zubietara gerturatu ginen. Entrenamendua bukatzerakoan guregana hurbildu ziren sinadura sorta handi bat oparitzera eta irrifarre eta ilusio handiz bueltatu ginen. Ea gure bultzadatxoak gur neskei indarra ematen dien larunbateko finalean Kopa altxatzeko. AUPA ERREALEKO NESKAK!!!!

AUPA ERREALEKO NESKAK

Lizeoko 2019ko Udalekuak - Itxaron zerrenda irekia

Honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu web orrian berriro ireki dugula Udalekuetan izena emateko itxaron zerrenden inprimakia. 

Eskaera hauek itxaron-zerrenda bat osatuko dute eta taldeetan sartuko ditugu beti ere lekurik izango balitz, taldeak osatu arte, izen-emate ordena kontutan hartuta. Plaza izanez gero soilik e-mailez baieztapena jasoko duzue besteak itxaron zerrendan mantenduz.

TXIKITXOAK (2 URTE)

HANDITZEN (3 urtetik LH2-ra)

Haizearen orrazia

Airearen gaia lantzen ari direla eta, pasa den ostiralean Lehen Hezkuntzako 3.mailakoak, haizea sentitzera eta bere eraginak ikustera joan ziren.  Horretarako Txillidaren Haize Orrazia baina leku hobeagorik ba ote da? Sentitu eta ikusten zutena marraztu zuten. Ondoren, Ondarretan geldialdi bat egiteko aukera ere izan zuten. Indarberritzera Miramar jauregiko zelaietara joan ziren baina siestaren ordez aldapan behera zilipurdika ibili ziren. Eta gero gerokoak etorri ziren… oinez, eguzki galgetan, izerdi patxetan, aldapa gora… azkenean ikastolara iristea lortu zuten.

Orriak

Subscribe to RSS - LH