LH

Amets bat Zubietan

LH5 mailako ikasleek Errealak antolatutako “Amets bat” proiektuan parte hartu dute, egun paregabea igaro dutelarik. Bertan, begiraleek Zubietako eraikina eta futbol zelaiak erakutsi dizkiete, Errealaren historia eta ibilbidearen berri eman eta baloiaz hainbat joko eta ariketak proposatu eta egin dituzte. Zereginak amaitutakoan taldearen entrenamendua ikusi eta jokalariekin hitz egiteko aukera izan dute. Ikasleek jokalarien hurbiltasuna sinadurak eskatzeko erabili dute. Ander Guevara eta Barbara Latorrek ikasleek prestaturiko galderei erantzun dizkiete eta argazki bana eman oroigarri gisa.

Uitzi eta Zelaia sagardotegian

Lehen hezkuntza laugarren mailako ikasleek ikastolatik kanpo bi ekintza burutu dituzte urrian zehar. Taldeen kohesioa indartzeko Uitzira bi eguneko irteera egin zuten eta sagardoa nola egiten den ulertzeko Zelaia Sagardotegira bisita egin zuten.

UITZIKO IRTEERA

ZELAIA SAGARDOTEGIAN

Piraten etxea

Aurten ere lehen hezkuntza hirugarren mailako ikasleak piratekin ibili dira Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean. Piraten antzera mozorrotu, itsasontzian bidaiatu, olatuei aurre egin, altxorra bilatu eta dantza ugari egiteko aukera izan dute Jaizkibelgo magalean.

PIRATEN ETXEA

Orriak

Subscribe to RSS - LH