LH

Hertzio doktorearen kontzertu pedagogikoa

LH3.mailakoak, pasa den astean, Donostiako musika eskolak eskeinitako kontzertu pedagogikora joan ziren. Hertzio doktorearen eskutik soinuaren ezaugarriak ezagutzeko aukera paregabea izan zuten. Gustora aritu ziren, ondo pasa zuten eta tinbrea, altuera, intentsitatea eta iraupena zer diren ikasi zuten. Orain, musikako saioetan praktikan jarri beharko… a zer erronka!!!

HERTZIO DOKTOREAREKIN

Santa Ageda bezpera

Beste urte batez Santa Ageda bezperaren ospakizunean burubelarri ibili ziren Lizeoko Lehen Hezkuntzako ikasleak. Bigarren eta seigarren mailakoek Gureak-era eraman zituzten beraien koplak. Hirugarren eta Laugarren maialakoek Haur Hezkuntzako umeen aurrean makilak kolpatu eta abestu zuten. Bostgarren maialako taldeak Antiguon zehar sakabanatu ziren. Super Amara, Noticias de Gipuzkoa-Onda Vasca, Berriz zaharren egoitzan eta Gurutzen gorrian gure ikasleek abestutako koplak entzuteko aukera izan zuten.

SANTA AGEDA BEZPERA

Haur Danborrada 2020 iruditan

Pasa den astelehenean, Lehen Hezkuntzako lehenengo, bosgarren eta seigarren mailako Lizeoko ikasleek ikastolaren izenean Donostiako kaleetan zehar desfilatu zuten. Urduritasunak pozari bidea emanez, egun polita pasa zuten bai haur, guraso eta baita arduradunek ere.

Argazkiak: Anartz Miguel Guezala

HAUR DANBORRADA 2020 - 1/2
HAUR DANBORRADA 2020 - 2/2

Orriak

Subscribe to RSS - LH