LH

19/20 Hedatuz itxaron zerrenda

Berriro ireki ditugu HH eta LH-ko ekintza-osagarrien inprimaki desberdinak, ekainean izena eman ez zenutenek orain egiteko aukera izan dezazuen.

Izen-emate hauek itxaron-zerrenda bat osatuko dute eta taldeetan sartuko ditugu beti ere lekurik izango balitz, taldeak osatu arte, izen-emate ordena kontutan hartuta. Plaza izanez gero soilik e-mailez baieztapena jasoko duzue irailean, besteak itxaron zerrendan mantenduz.

Egin kudeaketa HEMEN

Kristinaeneako ekosistema

Pasa den astean LH3.go ikasleak Kristina-enea parkeko ekosistema behatzera eta informazio jasotzera joan ziren. Landaredia eta animaliak arretaz aztertzen aritu ondoren, lagunartean bazkaldu eta inguruan jolasteko aukera ere izan zuten, autobusa hartu eta ikastolara itzuli aurretik. Egun polita izan zen!

KRISTINAENEAKO EKOSISTEMA

Bide Hezkuntzako sariak

Irune Gamboa izan da aurtengo  3.mailari dagokion  bide hezkuntzako  lehenengo saria jaso duen ikaslea. 3.mailako Martina Serranok ere saria jaso zuen eta 4.mailako Izaro Garmendiak ere bere saria jaso zuen.

Ostegun goizean Izaro, Martina, Irune eta bere gelakideak udaletxeko areto nagusira sari banaketara  gonbidatuak izan ziren. Bizikleta, kaskoak, marrazkiak eta txalo zaparrada izugarria jaso ondoren, udaletxeko balkoiean hamaiketako goxo batera gonbidatu zituzten. Zorionak hirurei!

BIDE HEZKUNTZAKO SARIAK

Eureka museoan

Maiatzaren 22an LH6ko ikasleak EUREKA zientzia museora joan ziren, EKIk Ingurunean proposatutako proiektua dela eta. Egun ederra igaro zuten eguraldi paregabearekin.

EUREKA MUSEOAN

Cibermanager proiektua

Atzo bukatu genuen aurtengo Cibermanager proiektua. DBH3ko ikasleek gurasoei LH5 eta DBH1eko ikasleekin landutakoa aurkeztu zieten. Cibermanager proiektuan DBH3ko ikasleek teknologia berrien eta sare sozialen erabilera egokia eta hauen arriskuak erakusten dizkiete LH5 eta DBH1eko ikasleei eta horretarako proiektu desberdinak garatu dituzte.

CIBERMANAGER

CIBERMANAGER AURKEZPENA

Aurrera Erreala, aurrera neskak!

Egun polita izan zen! Ikasleek kamisetak jantzita eta pankartak eskuetan zituztela Zubietara gerturatu ginen. Entrenamendua bukatzerakoan guregana hurbildu ziren sinadura sorta handi bat oparitzera eta irrifarre eta ilusio handiz bueltatu ginen. Ea gure bultzadatxoak gur neskei indarra ematen dien larunbateko finalean Kopa altxatzeko. AUPA ERREALEKO NESKAK!!!!

AUPA ERREALEKO NESKAK

Orriak

Subscribe to RSS - LH