HH

Inauteriak Lizeoan

Inauteriak iritsi dira, eta Lizeoa mozorrotu da. Aurten astelehena ez dugu jai izango, baina hala ere ostiralean ederki pasa dugu ikastolan. Bi urteko gelatik hasita Lehen Hezkuntzako seigarren mailararte gelak taldeka mozorrotzen dira. DBHtik aurrera bakoitzak bakoitzak bere mozorroa aukeratzen du. Modu horretan bakeroak, animatzaileak, txaleko horiak, aingeru, deabru eta hainbat motatako animaliak ikusi ahal izan ditugu ikastolan. Eta noski Freddie Mercury eta bere taldea ere bisitan izan dugu.

WE WILL ROCK YOU

Lizeoko kaldereroak

Lizeoko haur hezkuntzako neska mutilak kaldereroz mozorrotu eta zartagi eta panderoak astintzen ibili ziren. Donostiako eguna pasa ondoren gertu dira inauteriak!

2 URTEKO KALDEREROAK

3 URTEKO KALDEREROAK

ETXE GORRIKO KALDEREROAK

BCBLrekin elkarlanean

BCBLrekin elkarlanean ari garen honetan, Maite Redondo neuropsikologoarekin TELaren eta Dislexiaren inguruko prestakuntza saioak jaso ditugu LH eta HHko irakasleek.

Orriak

Subscribe to RSS - HH