HH

Bagera! - Danborrada 2020

Donostiarren egun handia gertu da. Astelehenean aterako da Lizeoko Haurren danborrada, eta bertan izango dira Lehen Hezkuntzako lehen, bostgarren eta seigarren mailako hainbat ikasle. Gazteen eta helduen danborradak ere Antiguon zehar ibiliko dira.

Bitartean, Lizeoko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak astean zehar ensaiatutako abestiak jo dituzte. Ikastolako txikienek Ttanttaka euskara taldeko batxilergoko ikasleen laguntza jaso dute, eta etxe gorrira hainbat guraso gerturatu dira prestaketa lanetan laguntzera.

Gorputz Adierazpen emanaldiak haur hezkuntzakoentzat

Azken aste hauetan DBH1eko Gorputz Adierazpeneko ikasleak emanaldi txikiak prestatzen ari dira HHko ikasleentzat. Elkarlan hori oso polita eta berezia izaten ari da eta hemen horren irudi batzuk badaezpada ere. Aurten Olentzeroeren bila eta Edurne Zuri antzezlanak prestatu dizkiegu. Abendua eta urtarrila bitarte ikusi ahal izango dituzte.

GORPUTZ ADIERAZPEN EMANALDIAK

Albaolako ontzia eraikitzen

Bost urtekoak gure arbasoek nola arrantzatzen zuten ikusi eta ikastera joan ziren. Albaola baleontzia ikusteko aukera paregabea izan zuten, bukatzeko gutxi falta da. 

ALBAOLA ONTZIA

Orriak

Subscribe to RSS - HH