DBH

Itsas kulunka, haurrentzako album ilustratua

Santo Tomas Lizeoko bi irakaslek elkarlanean, 8 urtetik gorako haurrentzat album ilustratu bat kaleratu berri dute.

Junkal Lertxundi Panaderok, istorioa idatzi, eta Ainhoa Aranburu Urruzolak ilustratu du.

Aldaketa klimatikoaren ikuspegi ezberdinak

DBH 1. mailako Giza Hezibideko ikasgaian gure mutil eta neskak gizakia eta naturaren arteko harremanaren gaia lantzen ari dira, oraingoan energia eta kontsumoan zentratuz.

Aldaketa klimatikoa eta bere ondorioak aztertzen dituen Before the flood dokumentala ikusi eta behin kontzeptuak argitu eta landuta, beste informazio eta ikuspegi ezberdina eta osagarria eskaini zigun Josu Jon Imaz jaunak, Repsol enpresako arduradun eta Lizeoko guraso denak.

Olentzeroren eta Mari Domingiren opariak

Gerturtu da Santo Tomas eguna eta gertu eguberria. Urtero legez, Olentzero, Mari Domingi eta Bigarren batxilergoko ikasleen bisita jaso dute gure ikasleek. Olentzero eta Mari Domingik gutunak jaso dizuzte, eta ikasleek ordea, txistorra ogitarteakoak banatu. Bestalde, amaitzear dugun urte honetan oroitu ditzagun Lizeoko txikienek egin dituzten hainbat jarduera eta ekintza.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 2 URTEKOEKIN

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI 3 URTEKOEKIN

First Lego League - Gizakia espazioan

Aurtengo First Lego League-ko gaia “Gizakia espazioan” da. Batx1A-ko industri teknologiako ikasleek, azaroaren 22-an, Bilboko ingeniaritza eskolan formazioa jaso zuten. Telekomunikazio arloko hiru irakaslek eman zuten hitzaldia: sateliteen orbitak; lurraren eta sateliteen arteko komunikazioa eta “Bi-sky-Team” unibertsitateko ikasle-taldeak aurrera daraman kohete baten jaurtiketaren proiektua azalduz. Bestalde, Batx1-eko industri teknologiako bigarren taldekoek, abenduaren 10-ean, Basurtoko ospitalean formazioa jaso zuten.

Eguberriko zientzia tailerrak Aranzadin

Egitasmo ezberdinetan gure kolaboratzaile den Aranzadi Zientzia elkarteak eguberri hauetarako zortzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako tailerrak eskeiniko ditu abenduaren 24 eta 28 bitartean. Tailer hauetan parte hartuko dutenak zientzialari, biologo eta astronomo bihurtuko dira. Tailer hauen helburu nagusiak gazteak zientziara gerturatu, kontzeptu eta fenomeno zientifikoen ulermena sustatu eta jakin-mina eta interes zientifikoa bultzatzea dira.

Orriak

Subscribe to RSS - DBH