DBH

Barbara Rivas aktorea bisitan

Barbara Rivas aktorearen bisita jaso genuen Gazteen antzerki topaketa dela eta. Gazteen antzerki topaketan parte hartuko duten bi taldeekin izan zen bere esperientzia eta bizipenak partekatzen.

Gazteen antzerki topaketa

Bueltan da berriro Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa. Eta beste behin, Lizeoak bi talde aurkeztuko ditu. Maiatzaren 28an 18:30etan, Atzera Begirada obra eta Maiatzaren 29an 18:30etan Geomimotria antzezlanak Gazteszenan oholtzaratuko dira. Aurten antolatzaileek sari berri bat sortu dute, ikusle gehien erakartzen duen antzezlanarentzat. Batu ditzagun indarrak eta denak Gazteszenara!

TOPAKETEN BIDEOA

Hockeyko autonomia arteko txapelketa

Aurreko asteburuan 16 urte arteko hockey txapelketa autonomikoa jokatu zen Madrilen. Lizeoko bi jokalarik hartu zuten parte, Jon Alonso eta Jone Albak. Jone Albak, brontzezko domina lortzeaz gain jokalari hoberenaren saria ere jaso zuen.

OIHU - Lizeoko talde feminista

Pasa den urtean sortu zen OIHU izena duen Lizeoko ikasleen talde feminista. Aurten, talde honen kide diren bigarren batxilergoko ikasle batzuk DBH lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako dinamika bat sortu dute. Lehendabizi, egunerokoan eskola eremuan sortu daitezkeen bi egoera antzeztu dituzte. Ondoren, geletan sare sozial batean oinarritutako elkarrizketa baten bideoa ikusi dute. Azkenik, taldean egoera hauen inguruko gogoetak jaso ondoren gela guztiarekin partekatu dituzte.

OIHU - LIZEOKO TALDE FEMINISTA 

Inauteriak Lizeoan

Inauteriak iritsi dira, eta Lizeoa mozorrotu da. Aurten astelehena ez dugu jai izango, baina hala ere ostiralean ederki pasa dugu ikastolan. Bi urteko gelatik hasita Lehen Hezkuntzako seigarren mailararte gelak taldeka mozorrotzen dira. DBHtik aurrera bakoitzak bakoitzak bere mozorroa aukeratzen du. Modu horretan bakeroak, animatzaileak, txaleko horiak, aingeru, deabru eta hainbat motatako animaliak ikusi ahal izan ditugu ikastolan. Eta noski Freddie Mercury eta bere taldea ere bisitan izan dugu.

WE WILL ROCK YOU

Orriak

Subscribe to RSS - DBH