DBH

Antzerki topaketan sarituak

Beste urte batez, Donostiako Gazte Antzerki topaketara aurkeztutako Lizeoko bi taldeak sarituak izan ziren. Itsaso Garzonek zuzendutako taldeak Geomimotria antzezlanarekin eszenaratze onenaren saria lortu zuten. Naiara Mujikak zuzendutako taldeak Atzera Begirada antzezlanarekin ikusleen saria eta talde artistikorik onenaren saria lortu zituzten. Bejondeizuela!

ANTZERKI SARIAK

Futboleko kopa txapelketak

Ekaineko lehenengo asteburuan futboleko maila desberdinetako finalak jokatu ziren. Bertan Santo Tomas lizeoko bi taldek parte hartu zuten eta garaile atera ziren.

Goizean, 1. Infantil mailako kopa jokatu zen Usurbilen. Gure ikastolako 2.DBH.ko mutilak Tolosaren aurka aritu ziren eta partidua bana berdindu ostean penalti jaurtiketetan 5-4 irabazi zuten.

Coltanaren gatazka Congon

3. DBHko ikasleek, Social Sciences gaiaren barruan, ikasturte amaierako proiektu bezala, beste ikastola batzuekin batera, ALBOAN Gobernuz Kanpoko Erakundearen kanpainarekin bat egin dute. Kanpaina honen helburua gatazka mineral deiturikoen gaineko kontzientziazioa bultzatzea da. Arazo honek eragin larria dauka Kongoko biztanleengan, eta hauek laguntzeko, ALBOAN sakeleko telefono zaharren bilketa sustatzen ari da. Honenbestez, 3. DBH-ko ikasleek kanpaina hau 1. eta 2. DBH-ko ikasleei aurkeztuko diete, bilketa DBH-n soilik egingo baita, ikasturtea amaitu bitartean.

Cibermanager proiektua

Atzo bukatu genuen aurtengo Cibermanager proiektua. DBH3ko ikasleek gurasoei LH5 eta DBH1eko ikasleekin landutakoa aurkeztu zieten. Cibermanager proiektuan DBH3ko ikasleek teknologia berrien eta sare sozialen erabilera egokia eta hauen arriskuak erakusten dizkiete LH5 eta DBH1eko ikasleei eta horretarako proiektu desberdinak garatu dituzte.

CIBERMANAGER

CIBERMANAGER AURKEZPENA

Orriak

Subscribe to RSS - DBH